Astelehenean
Karmengo Amaren egunean, Bermeoko saregileak 'Faktoria'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Erasmus programak 25 urte bete dituen honetan, atzerrian dauden euskal ikasleekin izango dira.
Karmengo Amaren eguna arrantzaleen egun handia da, eta arrantzaren munduan murgildu nahi izango du Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioak. Hala, Bermeoko kaian sareak josten belaunaldiz belaunaldi ibili diren emakumeekin goiz pasa polita egingo dute 'Faktoria'n.
10:30etik aurrera, Euskal Herriko Udako Ikastaroetara kiku egingo dute Julian Belokik gidatuta. 11:00etan, Maritxu Errazkinek bere autobus birtualean eramango ditu entzuleak Europan barrena.
Unibertsitate ikasleen nazioarteko Erasmus programak mende laurdena bete du. Gaur egun atzerrian dauden euskal ikasleekin eta aintzindariak izan zirenekin hitz egingo dute 'Faktoria'n 11:30ean.