Itxi

12:00etatik aurrera

Barra amerikanoa, kirol arrakastatsua, astearteko 'Udan Blai!' saioan

A.A.

EITB

Horrez gain, Disk dog zer den ere ikasiko dute.

Barra amerikanoa.

Taberna ilunetako dantza erotikoa zen barra bertikaletik behera egiten dena. Orain oso kirol konpletoa bezala ikusten dute hainbatek eta horregatik jotzen dute Andikona Albizuri irakaslearengana. Astearteko 'Udan Blai!' saioan kontatuko dizkie kirol honen arrakastaren sekretuak.

Eta bigarren kirol 'berri' bat ezagutuko dute gero: Disk dog. Munduko txapelduna Gasteizen da egunotan mintegi bat eskeintzen. Txakurrak eta jabeak sasoian jartzen dituen kirolaz mintzatuko die Iñaki Karreterok.

Ingelesa lekzioa emango die Amaia Alondo irakasleak gero. Aste honetako gaia hondartza izango da. Eta bukatzeko Euskal Herrian Ihesi tartean, aste honetan Jon Tornerrek Maulera eramango ditu Itziar Arangurenen lantaldekoak.