Igandean
Urtzi Aranburu dantzaria, igandeko "Amarauna" saioan
Horrez gainera, Zuberoako pastoralaz ere arituko dira, eta Baionako festak ere izango dira hizpide.
Munduko dantza konpainiarik onenetako batean irakaslea da Urtzi Aranburu dantzari donostiarra. Oporrak direla eta, Euskal Herrira, etxera etorri da eta "Amarauna" saioak berarekin egon nahi izan du.: dantza, dantzariak, goi-mailako konpainiak.... izango dituzte hizpide.
Bestalde, Zuberoako Pastorala aurkeztuko du "Amarauna" saioan bere idazleak. Horrez gainera, arkitekturan, etxe malguak zer diren azalduko dute eta Baionako festek jarriko diote kolore zuri-gorria igandeko saioari.