12:00etan
Autokarabanan ibiliko dira 'Udan Blai!' saiokoak
I.A.
EITB
Horrez gain, munduko hotel ikusgarrienen arkitekturaz arituko dira.
Iruñerria ezagutzeko modu berria izan daiteke autokarabana, batez ere Berriozarren ibilgailu hauentzat aparkaleku prestatua jarri dutenetik. Bertan goiz pasa egingo du Itziar Arangurenen 'Udan Blai!' saioak.
Ondoren munduko hotel ikusgarrien arkitekturaz arituko da Asier Muniagorri, Zehark estudioko arkitektoa.
Bilboko Aste Nagusian murgilduko dira noski eta Hondarribian ere bai. Argia aldizkariko Ihesi atalekoek Gioluzkoako herri honetara egin daitezken hiru bisita desberdin proposatuko dizkiete.
Gainera, kantuen letrak aldatuta bertsioen diskoa aterako duen Berako Gaztetxeko kideekin mintzatuko dira.