Urriak 17
Imanolen abestien bertsio lehiaketan parte hartzeko azken eguna
Imanol Cover
Imanol Cover
2000 € irabazi nahi dituzu? Hartu parte gure lehiaketan eta zorte on!
Imanol Lartzabal
Imanolen omenezko bertsio lehiaketa. Euskadi Irratiak eta Imanol Oroituz taldeak antolatuta.
Lehiaketaren helburua Imanoli omenaldi txikia eskaintzea da. Imanolen abestien bertsioen bila gabiltza. Artistaren obra guztiko abestien bertsioen bila.
Diskoetxe batekin inolako kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte. Ez da inolako mugarik jarriko estiloari dagokionez.
Hautaketa prozesua:
Epaimahaiak jasoko diren abesti guztiak entzun ondoren, aukeraketa egingo du. Aukeratutako kantuak Euskadi Irratia atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio. 2 abesti bozkatuenak urriaren 29an jakinaraziko ditugu eta finalera pasako dira.
Bestalde, epaimahaiak beste 3 abesti hautatuko ditu finalera igarotzeko.
Finalera pasako diren 5 taldeek azaroaren 11an Euskadi Irrartiak antolatutako areto batean joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Euskadi Irratiak 30 urte eta Imanol oroituz taldeak antolatutako bertsio lehiaketaren bi irabazleak zein izango diren erabakiko da. Finala Euskadi Irratiak grabatuko du, eta irratian emitituko du.
Sariak:
Epaimahiaren saria, Euskadi Irratiak 30 urte izenekoa, 2.000 eurokoa izango da.
Entzuleen saria 1.000 eurokoa.
Oharra: Dirusariei lehiaketetan ohikoak diren zergak aplikatuko zaizkie.
Talde edo bakarlari bakoitzak 2 abesti bidali beharko ditu. Imanolek berak kantatutakoen bertsioak izango dira, era librean. Horretarako, Youtubera igo beharko da kantu bakoitza. Esteka ei30@eitb.com helbidera bidali beharko da. Bidali zuen izen abizen, eta telefonoak.
Egutegia:
Irailaren 10etik urriaren 17era: Abestiak sarera igotzeko epea. (Oharra: Data aldatu daiteke, epaimahaiak horrela erabakita)
Urriaren 10etik urriaren 24ra: Epaimaiak 3 talde edo bakarlari aukeratuko ditu. Inromazioa Euskadi Irratiaren atarian jarriko da.
Urriaren 29an emango dira jakitera entzuleek aukeratutako 2 abestiak.
Azaroaren 11a: Finalisten kontzertua Lugaritzeko Imanol Lartzabal aretoan
Lehiaketetera aurkeztutako abestien autoretzari dagokion zalantzarik edo gatazkarik sortuko balitz, ez Euskadi Irratiak ez Imanol Oroituz taldeak ez lukete beren gain inolako ardurarik. Liskar hori kideen artean konpondu beharko litzateke.
Euskadi Irratiak 30 urte bertsio lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EITBk eskubidea edukiko du jasoko dituen abestiak Interneten jartzeko eta irratian eta telebistan emititzeko.