Euskadi Irratian
Bihar 'Faktoria'n alzheimerraz hizketan
Euskadi Irratia
Alzheimerraren Nazioarteko Eguna da bihar eta goizeko 10etan, Itziar Mikeleitz gaisoarekin eta Naroa, AFAGI elkarteko gizarte laguntzailearekn hitz egingo dute saioan.
Horrez gain, La Jodedera euskal-kubatar musika taldeak zuzenean joko du 'Faktoria'ko estudioetan goizeko 11etan.
Eta 11:30etatik aurrera, Irati Anda, Alex Txikon eta Zuhaitz Gurrutxagari telebistan ikusten dutenaz arituko dira.