Bostetatik zazpietara
Politiko gazteen tertulia, asteleheneko 'Mezularia'n
M.S.
Euskadi Irratia
'Goenkale'n hasi den Erika Olaizola aktorearekin ere izango dira.
Asteleheneko 'Mezularia'n, arratsaldeko seietan, politikari gazteen solasaldia zabalduko dute. Gonbidatuak PPko Santiago Reyes, PSEko Ricardo Crespo, EAJko Mireia Zarate eta EH Bildu alderdiko Andoni Rojo izango dira.
Lehen orduan, bestalde, Erika Olaizola ezagutuko dute. Aktore gazte azpeitiar hau 'Goenkale'ko izar berria izango da aurten. Astelehenean, lehen aldiz telebistaz gure etxera salto egin aurretik, 'Mezularia'n izango da.