Larunbatean
Bihotzaz, Juan Ramon Beramendi eta Amets Arzallusekin, 'Amaraun'ean
A.A.
Euskadi Irratia
Horrez gain, ekonomia eta sexologia gaiak, Zinemaldiaren azken berriak eta enologia tartea.
Bihotzaren mundu eguna izaki, kardiologoaren aholkuak jasoko dituzte Amaraunean, eta bihotza plazako poeta baten ahotan ere ezarriko dute.
Oskar Aranzabal ekonomilariarekin azken orduetako albisteen azterketa egingo dute eta hamaiketan sexologoaren atala irekiko dute. Nere Santxo arituko da gaur, Slow Sex kontzeptuari buruz. Zinemaldiko azken berriak eta Mikel Garaizabal enologoarekin mahats bilketaz, hamarretatik ordu batera larunbateko Amaraunean.