Itxi

Asteartean 23:15ean

Ba al da agintzeko modu maskulino eta femeninorik?

O.S.

Eusakdi Irratia

Ezberdinak al dira gizonezkoak eta emakumezkoak duten agintzeko modua? Gaur, Edu Portilla gizon-berdinzalearekin hitz egingo dugu gaueko 23:15etan hasita 'Ilargipean'.

Ilargipean

Zer nahiago duzu, zure nagusia emakumea edo gizona izatea? Agintzeko era edo modu ezberdinak direla esaten da. Gizonezkoa zuzenagoa, irmoagoa eta garbiagoa omen da. Emakumea berriz, justuagoa, ulerkorragoa eta arazoak konpontzeko askoz habilagoa omen.
Baina, benetan, ba al da agintzeko modu maskulino eta femeninorik? Zuk zer diozu? Izan al duzu gizonezko nagusirik eta emakume nagusirik? Alderik sumatu al zenuen? Baina alde hori, benetan, sexuan al zegoen?
Gaur, 'Ilargipean' Edu Portilla gizon-berdinzalearekin, Ba al da agintzeko modu maskulino eta femeninorik?