Euskadi Irratian
“Deskonektatzen ikasi” astearteko 'Ilargipean'
Onintza Segurola
Atseden hartzeak eta deskonektatzeak bere biziko garrantzia du bizi-modu osasuntsu bat eraman ahal izateko. Gaurko saioan Xurdana Imatz psikologoarekin “Deskonektatzen ikasiko dugu”.
Asko entzuten ditugu “Zizko eginda jaiki naiz”, “badirudi atsedenik ez dudala hartu” edo “atzo oheratu nintzenean baino nekatuago nago” bezalakoak.
Atseden hartzeak eta deskonektatzeak bere biziko garrantzia du bizimodu osasuntsu bat eraman ahal izateko. Deskonektatzea nahitaezkoa da gorputzaren atsedenerako, baina, baita ere, eta, batez ere, atseden mentalarentzat.
Zer egiten duzu zuk deskonektatu ahal izateko? Gaurko saioan, Xurdana Imatz psikologoarekin deskonektatzen ikasiko dugu.