Norteko Ferrokarrila
Interneteko biltegiak, 'trastero' birtualak
Guillermo Roa Zubia
Jabi Asurmendi informatikariak aurkeztuko dizkigu.
Kanpoko disko gogor bat izatea bezala da, baina etxean egon beharrean, sarean dago. Interneten dagoen zerbitzari batean. Hainbat enpresak eskaintzen dute zerbitzu hori. Baina zenbateraino erabiltzen da? Segurua da? Iraunkorra? Horretaz hitz egin behar dugu Jabi Asurmendi informatikariarekin. Hark "hodeian" biltegiratzeari buruz idatzi du Zibergela blogean, eta aldekoak eta kontrakoak aztertzeko eskatuko diogu gure irratsaioan.
Horrekin batera, gai gehiago izango dugu Norteko Ferrokarrillean. Pi zenbakiaz hitz egingo dugu Nahikari Blanco matematikariarekin eta Iñaki Leturiak "robot" hitzaren jatorriaz hitz egingo digu.