Itxi

Goizeko irratsaioa

Pobreziaren eguna hizpide, asteazkeneko 'Faktoria'n

X.L.

Euskadi Irratia

Caritas, Munduko Medikuak eta Bizkaiko Zero Pobrezia elkarteetako ordezkariekin hitz egingo dute.

Pobrezia. Argazkia: EITB

Pobreziaren nazioarteko eguna da asteazkena, eta goizeko 10etan, 'Faktoria'n, gurean pobreziak ze aurpegi duen galdetuko diete Caritaseko Fatima Otegiri, Munduko Medikuak elkarteko Jagoba Zallori eta Bizkaiko Zero Pobrezia plataformako Eneko Calleri.

Horrez gain, ETAz hitz egingo dute goizeko 11etan Ramon Saizarbitoriarekin, eta 11:30ean, Ruth Linazasa sokatiralaria izango dute gonbidatu, euskal sokatiralariek Taiwanen grabatu duten filmari buruzkoak kontatzeko.