Euskadi Irratian
Krisialdiaren eragina sexu harremanetan, asteleheneko 'Ilargipean'
Ilargipean
Krisi ekonomikoak ez du eragin gure poltsikoetan bakarrik. Amaia Vazquez sexologoarekin “Krisiaren eragina sexu harremanetan” astelehenean, “Ilargipean”23:15etik aurrera.
Krisiak, gure animoan ere eragin du, eta frustrazio sentsazioa, ohera ere sartu da . Pertsona bat oso larri dagoenean eta arduratuta dagoenean, nekatuta egoten da, eta, horrek, gure sexu harremanetan eragina izaten omen du.
Nola berreskuratu daiteke galdu den gogo hori? Badirudi krisia denboraldi batean gure artean geldituko dela, eta, ez genuke nahi sexu harremanetan duen eragina hainbeste sumatzea. Astelehenean 'Ilargipean', Amaia Vazquez sexologoarekin " krisiaren eragina sexu harremanetan".