Itxi

Goizeko irratsaioa

Joxe Mari Aizega eta Lan Onari Sariak, osteguneko 'Amaraun'ean

A.E.

EITB

Basque Culinary Center, Gastronomia Unibertsitateko zuzendaria izango dute gonbidatu Amaraunean, kurtso berriari nola ekin dioten kontatzeko.

Basque Culinary Center. Argazkia: EITB

Goizean zehar, Lehendakaritzak banatzen dituen Lan Onari Sariak nola banatzen dituzten kontatuko dute Gasteiztik bertatik ostegunean 'Amaraun'ean. Eguerditik aurrera, Haititik etorri berria den Miren Arrigainek han topatu duenaren berri eskainiko du eta Iñaki Dieguez irundarra bere disko berriaz arituko da.