Itxi

Ostegunean 23:15ean

Berdintasuna familia giroan osteguneko 'Ilargipean' saioan

O.S.

Euskadi Irratia

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna izango da gaurko saioaren ardatza. XXI.mendean gaude, eta gauzak asko aldatu dira azken urteotan.

Berdintasuna

Emakumeek kanpoan lan egiten dute eta gizonezkoen pare dira. Baina horrela al da etxean ere?
Etxean dugun jarreran egon daiteke giltza. Izan ere gure umeei irakasten dieguna ardatz izango da etorkizunean erabateko berdintasuna izan dadin. Etxeko txikien ikusitakoa imitatzen dute eta guraso biak berdin ikusten badituzte etxeko zereginetan, jarrera hori barneratu eta berdin egingo dute heldu bihurtzen direnean.
Edu Portilla gizon berdintzailearekin, gaur, 'Berdintasuna familia girora ere eraman dezagun'.