Ostiralean 23:15ean
Abandono sensazioa erakundeengandik ostiraleko 'Ilargipean'
O.S.
Euskadi Irratia
Azken urte hauetan krisiak gogor astindu gaitu. Langabezia nabarmen igo da eta jendeak dituen diru-arazoak gero eta gehiago dira.
Guzti hori nahikoa ez, eta erakundeen aldetik abandonatuta sentitzen da bat baino gehiago. Gaur, Xabier Aierdi soziologoarekin 'Abandonu sentsazioa erakundeengandik'.
Kanpotarrek, atzerritarrek, babes eta laguntza gehiago jasotzen dutenaren ustea dago. Gero eta zabalduago dago gainera uste hori.
Baina, hori, horrela al da? Benetan, atzerritarrek, guk jasotzen ez ditugun laguntzak jasotzen al dituzte?
Gaurko saioan, Xabier Aierdi soziologo eta irakaslearekin: 'Abandonu sentsazioa erakundeengandik'.