17:00etan
Pili Zabala eta Axun Lasa osteguneko 'Mezularia'n
A.H.
EITB
Horrez gain, aurtengo elur denboraldia nola datorren galdetuko diote Beñat Azurmendi eski monitoreari.
Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren arrebak, Pili Zabala y Axun Lasa, osteguneko 'Mezularia' ra hurbilduko dira arratsaldeko 17:00etan. Beñat Azurmendik patinaje ikastaroak ematen ditu uda partean, eta neguan, berriz, elurretan aritzen da eski monitore bezala. Aurtengo elur denboraldia nola datorren galdetuko diote ostegunean.
18:00etatik aurrera, harremanen tertulia zabalduko dute. Unai, Agurtzane, Joanes eta Aioraren asteak nola joan diren ezagutzeaz gain, bikotetik kanpoko pasioak izango dituzte mintzagai.