Asteazkenean 23:15ean
Ospitaleko boluntarioak asteazkeneko 'Ilargipean' saioan
O.S.
Euskadi Irratia
Ospitaletara, familia gabe edo, bakar samarrik dauden pertsonei konpainia egitera joaten diren boluntario horiei eskainiko diegu gaurko saioa.
Ospitaleetan egiten den boluntariotza izango dugu gaur gai nagusi. Boluntariotza honek ez du konpensazio ekonomikorik izaten, baina dirua baino sari hobea du: gaixoen eskerroneko irrifarrea! Umeekin boluntariotza egiten dutenekin hitz egingo dugu gaurko “Ilargipean” saioan. Horretarako Nagore Garcia de Andoin pediatraren laguntza izango dugu.