Aurrekoz Atzera
Aberatsek ez dute auto propioaren beharrik, hobeto taxia; kotxea pobreen kontua da
Donostiako erdiguneko etxerik garestienak erosten ari dira atzerritarrak, Andoni Egañak zutabe honetan dioenez. Horiek ez dute kotxe propioaren beharrik, hobeto ateratzen zaie behar dutenean taxia hartzea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Aitonak kantatzen zien bertso batetik abiatuta ekin dio Andoni Egañak zutabe honi. Kotxea ez da gaur egun, aberatsak zein aberats diren neurtzeko gailua. Gaur egun horretarako ere ez du balio kotxeak, gaur egun kotxea pobreen gauza da. Garraio publikorik onena izanda ere lanerako hiritik herriren batera joan behar duenak nahi eta nahi ez behar du kotxea, hiri handian bizi den aberatsak ordea, ez du ezertarako behar kotxerik. Mugitu behar duenerako badu kotxea eta AHT distantzia luzeetarako.