Your browser doesn't support HTML5 audio.
Edari berria sortu dute Euskal Herrian: Altzolako ura, munduko teak, azukre pixka bat eta hartzidura
Dani Lasak azaldu dizkigu edari berriari buruzko xehetasunak Irungo euren "upategian". Konbucharen ahizpa hedonikoa litzateke: aparduna, alkohol pixka batekin eta Ama izeneko 5 boteila mota. Bat, bi, hiru, lau eta bost. Mundura begira jaiotako edaria da.