Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

"Hilerokoak min ematea normala dela esaten zidaten medikuek. Interneten aurkitu nuen endometriosia nuela"

Euskadin 100.000 emakume inguruk dute endometriosia, EndoEuskadi elkarteak emandako datuen arabera. Horietako bat da Maria Diaz de Argote, 33 urteko gasteiztarra. Hileroko mingarriak izaten ditu, eta ebakuntza ere egin diote. Hala ere, 10 urte pasatu dira gaixotasuna diagnostikatu diotenerako.