Igandeko sermoia
Iñaki Segurola: "Hildakoek ez dituzte hilerrietako kartel horiek merezi"
Hildakoei ezin zaie ezer itsusirik esan: "Laster esango dute zuengatik orain gugatik esaten dutena: hil ziren". Beste modu bateko proposamenak egin ditu Segurolak, maitasun gehiagoko esapideak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hildako eta animen eguna pasa berritan, hilerrietako ate gaineetan ipintzen diren esaldiei buruz aritu da Iñaki Segurola gaurko sermoian.
Bere iritziko mozkeriaz ipinitako esaldiak dira: "laster esango da zuengatik orain gugatik esaten dena: hil ziren". Hori baino tratu hobea merezi dute hildakoek: "ondo bizi, lepo jo, ez izan presarik...." eta gehiago proposatu ditu Segurolak Euskal Herriko hilerrietarako.