Sermoia Iñaki Segurola
Sermoia adituta Iñaki Segurola apaiza al den galdetu zion Felicísimak suhiari. Egoki eta zuzen ari den seinale
Felicísima, Joxepa Inaxi eta kidekoak dira sermoia ematen ari dela antzematen diotenak. Haien alabak Mari Lourdes, Begoña eta Arantxa amama eginak dira. Aitziber, Oihane eta horiek ez oraindik. Izeia eta Leiane ez dira ama ere. Leianek amama denean ez du galdetuko ea sermoia entzuten ari den.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Autoan irratiz Iñaki Segurola entzun eta Jabier Muguruza suhiari hizketan ari dena apaiza al den galdetu zion Felicísima Montesek orain hamabost egun. Felicisimaren biloba Beñatek kontatu dio ateraldia Segurolari. Felicísima duela 91 urte jaio zen Matamoriscan, Palentzian. Belarri fineko andreari zoriona opaz esker onez eskeinitako sermoia hauxe.