Euskadi Irratian
Haitiko egoera larriaz, igandean, 'Amarauna' irratsaioan
A.E.
Euskadi Irratia
Hiru urte pasa dira lurrikara izan zenetik
Orain 3 urte Haitin hondamendia sortu zuen lurrikara batek. Ezbehar hura gogoratzearekin batera, bertako egoera oso ondo ezagutzen duen Leire Atxegarekin arituko gara solasean.
Horrez gain,Sweet Work proiektua edo eta 2013ko perfume berriak izango ditugu hizpide; igandeko Amarauna amaitzeko, berriz, gonbidatu berezia izango dugu: Joxe Mari Soroa.