Itxi

Euskadi Irratian

Zaldi haragiarekin zer gertatzen da?, larunbateko 'Amarauna'n

A.A.

Euskadi Irratia

Europar Batasunaren erabakiak, harakinak eta dietistak batuko dituzte haragi mota honen inguruan sortu den polemika apur bat argitzeko.

Zaldiaren okela. Argazkia: EFE

Zaldi haragiaren aferari helduko diote larunbatean Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan. Europar Batasunaren erabakiak, harakinak eta dietistak batuko dituzte haragi mota honen inguruan sortu den polemika apur bat argitzeko.

Izar Arregi psikologoaren saioa hamaiektan hasiko da. Dani Lasak Mugaritzetik barrukien inguruko atala osatuko du, Iparraldeko euskal irratien 30. urtebetetzea aipatu eta ospatuko dute, eta Donostiako alde zaharretik Kantu Jirako doinuak zuzenean entzun ahal izango dira eguerditik aurrera.