Goizeko irratsaioa
Erlijio buruak nola aukeratzen diren, larunbateko 'Amaraun'ean
A. A.
Euskadi Irratia
Pello Zabala frantziskotarra, islamaren jarraitzaile bat eta budista bat elkartuko dituzte Aita Santuaren izendapenari begiratu, eta beste erlijio batzuetan buruak nola aukeratzen diren aztertzeko.
Erlijio buruak nola aukeratzen dituzten aztertutko dute larunbatean, 'Amarauna' irratsaioan. Pello Zabala frantziskotarra, islamaren jarraitzaile bat eta budista bat elkartuko dituzte Aita Santuaren izendapenari begiratu, eta batez ere, beste erlijio batzuetan buruak nola aukeratzen diren aztertzeko.
Izar Arregi psikologoaren ordua interesgarria izango da, goizeko hamaiketan. Sevatur turismo azokako berri jasoko dute, Biarritzeko Karabanen topaketaz ere arituko dira eta musika biografia Natking Cole handiari eskainia izango da.