Itxi

Igande honetan

Korrikaren amaiera eta Nafarroako Bertsolari txapelduna 'Amaraun'ean

A.E.

Euskadi Irratia

Zuzenean kontatuko dute Baionatik euskararen aldeko lasterketaren azken txanpa.

Korrika 2013 Bilbotik igarotzean.

'Amaraun'eko unitate mugikorra igandean  Korrikaren azken metroetan sartuko da eta zuzenean eskainiko du amaiera eta amaierako mezua. Baionako kaleetan barna ibiliko da goiz-goizetik Amaraunaren ahotsa ere.

Nafarroako Bertsolari txapeldunarekin hitzordua egina dute: 11:00etan kontatuko ditu atzoko saioaren gora behera guztiak txapeldunak.  Blogariekin sareko berririk interesgarrienak landuko dituzte, eta moda kontuak Elixabete Egigurenekin. Kirolari dagokionez, Donostiako Beteranoen Europako Txapelketa eta Doneztebeko aizkora apostua ere zuzenean jarraituko dituzte.