Larunbat honetan
Pakea Bizkaia, itsasotik bueltan 'Amaraun'ean
A.E.
Euskadi Irratia
Abentura hori egin duten hiru lagun elkartuko ditu 'Amarauna' saioak entzuleei beren esperientzia kontatzeko: Borja Villagran, Xabier Urresti eta Ane Alberdi.
Pakea Bizkaiaren abentura izango dute hizpide 'Amaraun'ean. larunbatean. 6 hilabete itsasoan egin ondoren, ikerketa eta abentura uztartu dituen Pake Bizkaia untzia etxean da. Abentura hori egin duten hiru lagun elkartuko ditu 'Amarauna'k beren esperientzia kontatzera: Borja Villagran, Xabier Urresti eta Ane Alberdi.
Izar Arregi psikologoaren beste saio bat izango da hamaiketan. Ordu bete geroago, Dani Lasa, Mugaritz Jatetxeko berrikuntza eta ikerketa arduradunak Mugaritzen denboraldi berria nola datorren kontatuko du eta berarekin eta Xuban Intsausti telebista adituarekin sukaldeko realityei buruz hitz egingo dute. Gainera, bizikletariengana inguratuko da 'Amarauna': Europatik lege proposamena prestatzen ari dira, bizikletariek hirian ere kaskoa erabil dezaten, horren kontra ibilaldia egingo dute Donostian eta han izango da Amarauna.