Itxi

Amarauna

Egipto eta Siria hizpide larunbatean, eta Kilometroak igandean

Miramon

Andoni Berriotxoa Lubaki izango dugu gurekin 10:30etik aurrera, islamistak gobernura bueltatzeko mugimenduaren testigantza ematen. Igandean, berriz, Kilometroak festako protagonistak izango ditugu.

Lubakiren testigantzaz aparte, larunbatean Felix Zubia mediku, irakasle eta bertsolaria hartuko dugu elkarrizketa pertsonala egiteko 11:30ean. Dani Lasa Mugaritz jatetxeko sukaldetik Londresko sukaldaritzaz aritu zaigu, eta, amaitzeko, saio akustikoa izango dugu Beñat Igerabiderekin. Gaztea maketa lehiaketan ezagutu dugun adunar hau lehen diskoa grabatzen ari da.

Igandean, Kilometroak festako 'Ahora' leloa aztergai izateaz aparte, New Yorkeko euskal etxearen mendea ospatzera joango diren euskal talde eta elkarteekin hitz egingo dugu; bidaia nola prestatzen ari diren kontatuko digute. Andoni Sarobe baritonoa ere gurekin izango dugu. 'Verdi, mesedez, egin ezazu Otello' antzerki musika aurkeztuko digu. Eta, azken orduan, blogarien hitz saltsa izango dugu.