Amarauna
Bularreko minbiziaren 2 ahots larunbatean, eta Tuterara igandean
Miramon
Bularreko minbiziaren egunean lazo arrosa jantzita hartuko ditugu Itziar eta Rosa; euren esperientzia kontatuko digute. Igandean, bertatik bertara egongo gara Nafarroa Oinezen, Tuteran.
Bularreko minbiziaren gaineko euren esperientzia kontatuko digute Itziarrek eta Rosak. Ondoren, Izaskun Estonba irakasleak etxeko lanei buruzko lezioa emango du "Amaraunean". Behar al dira? Zenbat? Noiz? Nola egin behar dira? Alejandro Aldanondo ere izango dugu gurean. Kongon urteak daramatza misiolari moduan. Eta larunbateko programa amaitzeko, Mugaritz jatetxeko Dani Lasa izango dugu gurekin, perretxiko, onddo eta gainerakoen gainean hitz egiteko.
Igandean, berriz, Tuteran egongo gara, Nafarroa Oinezen. Argia ikastolaren aldeko festan egongo gara, eta Nafarroako Erriberan euskararen egoera nolakoa den kontatuko digute. Baina Lanpedusan ere egongo gara. Ane Irazabalekin hitz egingo dugu Italiako uharte txikian ikusitakoaz.
Halaber, bisita gidatu bitxiak ere egingo ditugu Euskal Herrian zehar, besteak beste, Labraza, Zestoako Lili Jauregia eta Bilboko Arriaga hobeto ezagutzeko. Eta, amaitzeko, sarea miatzen ibiliko gara Ana Malagon, Maite Goñi eta Goio Telletxearekin.