Itxi

Amarauna

Filipinetara eta Kolonbiara begira larunbatean, eta Aljerira, igandean

Filipinetako hondamendiak utzi dituen ondorioak bertara laguntzera joandakoekin ezagutuko ditugu, eta Aljeria, Mikel Larbururen eskutik. Igandean, Amets Arzallusen gogoeta ere izango dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbatean, Filipinetako hondamendia bertara laguntzera joan direnen eskutik eta albistea jarraitzen ari direnen eskutik ezagutuko dugu. Horretaz aparte, Kolonbiako emakumeen egoera hurbiletik ezagutzeko, Arantxi Padilla eta Ander Izagirre kazetariak elkartuko ditugu. Donostian egingo duten artisautza digitalera bisita ere egingo dugu Unitate Ibiltariarekin. Eta, larunbata amaitzeko, Dani Lasarek, Iñaki Mujikak eta Fernando Sustaetak martxan jarritako enpresan sartuko gara: Breen. Ura besterik ez, arrainak eta landareak hazteko.

Igandean, Xabier Sukiak bertsolari txapelketako azken saioen errepasoa egingo digu. Zientzia eta Teknologia Parkeen eguna ere bada, eta publiko zabalari ateak doan irekiko dizkieten egunean han izango da 'Amaraun'eko Unitate Ibilataria. Bizikleta elektrikoarekin eta bestelakoarekin kilometroak egingo ditugu. Eta blogarien sarea, berriz, Benito Fizek, Joxe Rojasek eta Josu Lezametak osatuko dute.

Bideoak (1)