Itxi

Amarauna

Umeen 'paga' eta Trintxerpen etxea galdu zuen familia bat, hizpide

Larunbateko programan, Izaskun Estonbak umeei eman beharreko diru kopuruaz, noiz eman eta nola erabili azalduko digu. Igandean, Trintxerpen etxea galdu zuen familia baten etxe berrira joango gara.

Larunbatean umeei eman beharreko 'pagaz' hitz egingo digu Izaskun Estonbak: zenbat diru eman, noiz, nola erabili... Dani Lasa ere programan egongo da. Mugaritzeko sukaldetik etorrita, Madrid Fusion kongresuak eman dituen gairik ikusgarrienak azaleratuko ditu. Saio akustikoaren arduradun, Bikustik taldeko Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta izango ditugu. Eta urak handi izango diren asteburuan, ozeanoez eta osasunaz hitz egingo dugu Ionan Marigomezekin, eta Ilaski Goenagak itsas txakurrei buruz hitz egingo digu.

Igandean, berriz, Aitziber eta bere familiarekin batera, Morlaseko etxean egongo gara. Iragana ahaztu eta etorkizunari indarrez heldu nahi dio familiak. Manu Marañonek jendaurrean hitz egiten erakutsiko digu, eta beraien jendaurreko esperientzia kontatuko digute Onintza Enbeitak, Markel Olanok eta Kike Amonarrizek. Zuberoako Maskarada ere aurkeztuko digute, eta Danel Eizagirrek Nelson Mandelaren biografia egingo digu hala moduz.