Amarauna
Napoka Iria zuzenean larunbatean eta demokrazia hizpide igandean
Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen agerraldiaren ostean, herritarrei emango die hitza "Amarauna" saioak. Igandean, demokrazia iraunkorrari buruz egiten ari den tesiaz ariko da Julen Goikoetxea.
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak ostiralean agerraldia egin ondoren, herritarrei emango die hitza "Amarauna" saioak larunbatean. Ondoren, Mikel Gartziandiarekin solastatuko gara Fernando Sebastianen kardinal izendapena dela eta. Haurren lo egiteko ohiturak ere izango ditugu mintzagai larunbatean, Izaskun Estonbarekin, eta Leioan sortu eta orain zabaltzeko asmotan diren Haurren Hiriaz ere hitz egingo dugu. 12:30etik aurrera, Napoka Iria musika taldea zuzenean izango dugu.
Igandean, berriz, demokrazia izango dugu hizpide Julen Goikoetxearekin. Demokrazia iraunkorrari buruzko tesia egiten ari da. Bide batez, Venezuela eta Ukrainako gertakariez ere hitz egingo dugu berarekin. Gainera, Saharako maratoiari begiratuko diogu. Danel Izagirrek Yolanda Barcinaren biografia egingo digu, bere erara betiere. Eta sarelarien taldean, Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguez elkartuko ditugu.