Amarauna
Gipuzkoa Foru Aldundira bisita eta Ruandako genozidioa, hizpide
Erakundeen barrunbeak urrun eta arrotz ikusten ditugu; horrekin amaitzeko, larunbatean, GFA bisitatuko dugu. Igandean, berriz, Ruandako genozidioa bizi izan zuen mediku batekin hitz egingo dugu.
Larubatean, 'Amarauna' saioan, 10:00etatik 13:00ak bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko barrunbeak bisitatzeaz aparte, heirotzaz hitz egingo dugu, hori baita Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak egingo duen jardunaldian landuko duten gaietako bat. Iñaki Peña, Iñigo Suberbiola eta Iñaki Olaizola izango ditugu gonbidatu. Bestalde, Garazi Goia BBCn komertzio kudeaketaz arduratzen dena elkarrizketatuko dugu 11:30ean. Azken ordua musika entzunez hasiko dugu; Enrike Solinisek bere lan akustikoa eskainiko digu.
Igandean, berriz, Ruandako genozidioa izango dugu hizpide. Ramon Fernandez Etxabe medikua han zegoen genozidioa izan zenean, eta Txomin Barandiaran eta Jokin Izagirre orain hamabost egun itzuli dira Ruandatik. Guztiekin hitz egingo dugu 'Amaraunean', 10:00etatik aurrera. Bestalde, Autismoaren eguna gogoan hartuta, ibilaldia egingo dugu Donostian sindrome honi lotutako familia, lagun eta profesionalekin. Kirola ere izango dugu hizpide Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren aurreko egunetan. Lasterketari begiratuko dioten hiru lagunekin egin dugu hitzordua: Xabier Artetxe, Txomin Perurena eta Edu Arana. Eta amaitzeko, blogarien atalean, Ana Malagon, Goio Telletxea eta Haritz Rodriguez izango ditugu.