Amarauna
Kalakan taldearen zuzenekoa larunbateko 'Amarauna' saioan
A.A.
Miramon
Iparraldeko hirukotea Euskadi Irratiko estudioan izango da eguerditik aurrera. Euren azken ibilerez eta etor litekeen disko berriaz hitz egingo dute, baita zuzenean kantatu ere.
Jasone Osoro Idazleen Elkarteko presidente berriarekin hasiko dute saioa. Amets Arzallusek utziko du bere gogoeta. Dani Lasak Mugaritz jatetxeko menu berria aurkeztuko du. Eta Oskar Arantzabalek ekonomiako azken berriak aztertuko ditu.