Itxi

Amarauna

Eskozia, Zinemaldia eta Kontxako bandera hizpide "Amaraunean"

Larunbatean eta igandean 10etatik 13etara zabalduko ditu "Amaraunak" ateak. Larunbatean, Eskozian bizi diren 3 euskaldunekin hitz egin dute, eta igandean Zinemaldia eta Kontxa izango dituzte hizpide.

Larunbatean, 10etan zabalduko ditu "Amaraunak" ateak Eskoziara bidaia egiteko, bertan bizi diren 3 euskaldunen laguntzarekin. Miren, Nahikari eta Imanol euskaldunak dira, baina irailaren 18an botoa emateko aukera dute.

Bestalde, Naroa Agirre Eskoziatik ez baina Ingalaterratik etorri da marka ona egin eta gero. "Amaraunean" elkarrizketa pertsonala egingo diote 10:30ean bere karreran oso gora dagoen donostiarrari. Nahiz eta txakalaldiak ere izan dituen, asko ikasi du horietatik. Horrez gainera, "Belbur Barik" kanpainaren hasieraz, Basatidako Uzta egunaz eta mahats-bilketaren lehen egunaz hitz egingo dute. Musikari dagokionez, kontzertu solidario aldarrikatzaileez hitz egingo dute, eta Jon Plazaolak Blondie-ri buruz hitz egingo du.

Igandean, 9etan zabalduko dituzte Zinemaldiko leihatilak, eta bertan egongo dira; ilarako zinemazalerik sutsuena bilatzera joango da "Amarauna". Bestalde, Kontxako Banderaren bila abiatuko dira Eli eta Ane Pescador. Biak ahizpak, biak banderaren bila, baina biak elkarren kontra. Eli Hibaikan eta Ane San Juanen. Zuzeneko konexioak egingo dituzte Kontxarekin goiz osoan zehar.