Itxi

Amarauna

Asteari begira 3 hitz eta Kilometroak hizpide, asteburuan

Danele Sarriugarte idazleak eta Gorka Bereziartua kazetariak aktualitateari zorrotz begiratuko diote larunbatean, 10:00etatik aurrera. Igandean, berriz, 'Amarauna' Orion egongo da, Kilometroak festan.

Larunbatean, 10:00etan zabalduko ditu 'Amarauna' saioak Euskadi Irratiko ateak, 13:00ak bitartean. Programari hasiera emateko, Danele Sarriugarte idazleak eta Gorka Bereziartua kazetariak asteko aktualitateari 3 hitz lapurtuko dizkiote eta albisteei zorrotz begiratuko diete. Eguneko aktualitatearekin bat eginda, musulmanen sakrifizio eguna dela gogoratuko dugu, eta Osma Gomezek egun horrek eurentzat zer esan nahi duen azalduko digu; notizia onak ere badituztela erakutsiko digute. Bilbora ere egingo dugu bidaia. Gazteak eta alkoholismoa aztertuko dute bertan antolatutako kongresuan, eta 'Amarauna' bertan egongo da. Programa amaitzeko, Lander Garroren literatur gomendioak jasoko dituzte eta ibilalditxoa egingo dute zaldi gainean.

Igandean ere, 10:00etan zabalduko ditu saioak bere ateak, baina Oriotik, unitate ibiltaria Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian egongo baita. Olatz Zugastirekin, Andu Lertxundirekin eta beste askorekin hitz egingo dute zuzenean. Baina Bilbora eta Gasteizera ere salto egingo du 'Amarauna' saioak igande goizean. Jantoki eta Ekonomato solidarioei buruzko kongresuko berriak jasoko dituzte, eta Radio Vitoriaren 80. urteurrena ospatzeko antolatutako bizikleta martxa ere jarraituko dute. Programa amaitzeko, azken egunetako albisteak komentatuko dituzte blogariekin; Maite Goñirekin, Mikel Iturriarekin eta Gorka Juliorekin.