Itxi

Amarauna

Irango zinemaldian epaile egongo den Joanes eta istripuak hizpide

12 urteko Joanes Aranguren beste 14 herrialdeetako gaztetxoekin batera izango da epaile Irango zinemaldian, berarekin hitz egingo dugu. Eta igandean txirrindularien istripuez gogoeta egingo dugu.

Larunbatean 10etan Iruñeko Joanes Aranguren ezagutuko dugu. Beste 14 herrialdeetko gaztetxoekin batera Irango Haur eta Gazteen zinemadian epaile lanak egingo dituen 12 urteko gaztea. Horretaz aparte, arratsaldeko 1a bitartean, Aritz Oterminekin ere hitz egingo dugu. Alemaniara joan zen lan hobe baten bila baina ez du aurkitu; bere kasu kontatuko digu Amaraunean. Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariak bere aldetik Gastronomikaren balantzea egingo digu eta ogiaz ere jardungo gara berarekin. Eta larunbateko Amarauna amaitzeko, Mikel Inuntzaiagak kontzertu akustikoa eskainiko digu.

Igandean berriz txirrindularien istripuen ugaritzearen gainean gogoeta egingo dugu 11etatik aurrera. Aior Artzak eta Gorka Etxabek ordu asko pasatzen dituzte bizikletaren gainean eta txirrindularien arrisku eta eskubideen gainean hitz egingo dugu beraiekin. Arteari ere tartea egingo diogu igandeko programan. Haizea Barcenilla arte kritikoak hiperrealismri buruzko saioa eskainiko digu; estilo berezi horri buruz arituko da Arte Ederren museoan ipini duen erakusketa haitzakia hartuta. Bestalde, etxeko gizon izatea erabaki duten 2 gizonezkoren testigantza jasoko dugu: Oier Gorosabel eta Patxi Irurzun. Programa amaitzeko, 'A escondidas' filmaren estrenoaz hitz egingo dugu.