Amarauna
Kirolariz eta kirolez beteta dator asteburuko Amarauna
Eliteko 2 kirolari Leire Olabarria eta Maialen Chorraud elkarrizketatuko dituzte larunbatean eta igandean San Mamesen jokatuko den Euskadi-Catalunya partidari begira egongo dira.
Larunbat honetan Amaraunean eliteko 2 kirolari izango dituzte: Leire Olabarria eta Maialen Chorraud. Biak ere eguberritan etxean harrapatu dituzte eta pasa den urtea nolako izan duten eta datorrena nola datorkien galdetu diete besteak beste. Baina ez dira urte amaieran etxera bueltatu diren bakarrak. Xabier Madariaga eta Arantxi Padilla euren korrespontsaliak utzita Euskal Herrian dira; Paris eta Gogotan urtea nola joan zaien kontatuko dute. Hala ere larunbateko programa zabaltzera Gorka Bereziartua eta Danele Sarriugarte etorriko dira.
Bestalde, Amets Arrospide ere gonbidatu dute larunbateko Amaraunera. madrilgo Unibertsitate Konplutensean Zientzia Politikoak ikasten ari da. Unibertsitate hori omen da Podemos alderdiaren sorburua, beraz, hango giroa zelakoa den galdetuko diote besteak beste.
Igandean berriz, Euskadi-Catalunya selekzioen arteko partidari begira hasiko dute programa. Jauzi plataformako ordezkariek, jokalari ohiek, euren talde propioa osatuko dute igandean goizean goizetik. Baina hori ez da izango begiratuko duten gauza bakarra. Imanol Otaegiren laguntzarekin 2015ean telebista nola datorren begiratuko dute.
Eta horretaz aparte, Hitzetik Hortzera programaren 25 urteak errepasatuko dituzte eta blogariek sareko berririk berrienak komentatuko dituzte: Maite Goñik, Mikel Iturriak eta Gorka Juliok.