Itxi

Amarauna

Inauteriak iritsi dira Euskal Herrira! Igandean, Amaraunean

Asteburu honetan Uitzin hasten dituzte inauteriak eta Amaraunak herrian bizi duten festa giroaren berri emango dizue 10:00etatik aurrera.

Euskal Herriko tokirik gehienetan otsailaren erdialdean ospatuko ditugu Inauteriak, Carnavalak, aratustiak... Baina nafarrak goiztiarrak izaten dira ospakizun hauei dagokionez. Asteburu honetan bertan, Uitzin Inauteriak dituzte. “Karrika Erronda” bertako ohitura bat da. Herriko gazteak etxez etxe jatekoa, edatekoa eta diru bila ibiltzen dira, eta aitzakia horrekin herrian bizi duten festa giroaren berri emateko asmoa dugu.

Kontakt dantza zer den ba al dakizue? Inprobisazioan oinarritutako dantza bat da. Garaikidearekin lotura du, baina, aldi berean, hitzak iradokitzen duen moduan, jendearen arteko kontaktua du oinarri. Normalean bikoteka dantzatzen da, taldeka ere bai, eta ... norberaren gorputza hobeto sentitzeko, barrura begira jartzeko, eta besteekin harreman mota ez ohizkoak garatzeko tresna oso potentea da. Kontaktari buruz luze hitzegiteko asmotan gabiltza Oskar Estanga eta Carme Benaigesekin igande goizean....