Itxi

Amarauna

Zapaburu eskola proiektua eta aurtengo kultur hiriak hizpide

Larunbateko 'Amarauna' saioan, Zapaburu eskolaren proiektuaz hitz egingo dute bertako hezitzaile eta gurasoekin. Igandean, berriz, Pilsen eta Mons 2015eko kultur hiriburuen postalak egingo dituzte.

Larunbat honetan, haurrak eskolaratzeko beste modu bat ezagutzeko aukera emango digute: Zapaburu. Proiektuan buru-belarri lanean ari diren guraso eta hezitzaileen eskutik, umearen interes eta erritmoaren araberako hezkuntza moduaz hitz egingo dute.

Bestalde, Eibarren Gerra Zibilari buruzko museoa irekiko dute, eta bertan sartuko dira Jesus Gutierraz historialariarekin batera. Dani Lasa Mugaritzeko sukaldariak Madrid Fusion kongresu gastronomikoaren aurrerapena egingo du, eta Oskar Arantzabalekin ekonomiaz aritu dira. Programa amaitzeko, Gaindegiak Euskal Herriko gazte kualifikatuei buruz egin duen txostena aztertuko dute Imanol Esnaolarekin.

Igandean, berriz, 'Amarauna' saioan, 2015eko kultur hiriburuen postalak erakutsiko dizkigute, Pilsen (Txekia) eta Mons (Belgika) hirien postalak, Donostia 2016 iritsi baino lehen; horretarako, Xabier Paia eta Kepa Korta izango dituzte lagun. Horretaz aparte, Margari Olañetak San Blas opila egiten erakutsiko digu Eibarren ikastaroa eman aurretik.

Madrilen ospatzen ari diren Fitur azokara bidaia txiki bat egiteko aukera ere eskainiko digute; Michael Pastorrek Fitureko goxokietako bat, Inaziotar Bidea, aurkeztuko baitigu. Eta larunbateko programa amaitzeko, Xabier Sukiak Bertso Eguneko unerik onenak kontatuko dizkigu.

tatuko dizkigu.