Itxi

Larunbatean

Loiuko aero-argazkilariak eta Bilboko murgilariak, 'Amarauna' saioan

eitb.eus

Loiuko aireportuan ateak zabalduko dizkiete hegazkinei argazkiak ateratzen dizkieten lagunei, eta Bilbon egiten ari den murgilarien txapelketaz eta marea bizien itsasbeheraz ere arituko gara.

Larunbateko 'Amarauna' saioan, Loiuko aireportuko aero-argazkilariak, Bilboko murgilarien akrobaziak eta marea biziek bistaratzen dutena izango dira gai nagusiak. Nagore Telleriak gidatzen duen lantaldeak 10:00etatik aurrera saretuko ditu asteburuko gai nagusiak.

Asteko gertaerak argazkien bidez gainbegiratuko ditugu Gorka Rubio eta Jagoba Manterolarekin. Zinemaldiaz ere jardungo dugu, Arkaitz Basterra zinemagilea eta Ainara Ortiz lankidearekin.

Loiuko aireportura ere joko dugu, hegazkinen erretratuak ateratzea gustuko dutenentzat zabalduko baitute. Leso spotters taldekoek kontatuko digute zein aero-irudi hartzen ari diren.

Murgilarien munduko txapelketako finala ere jokatuko da, Red bull Cliff Diving World Series. Salbeko zubitik egingo dute salto. Hara begira ere jarriko gara.

Sopela Kosta Fest jaialdia, San Fermin txiki... Festa usainean ere ibiliko gara, eta itsasora hurbilduko gara. Marea biziak dira, igande goizean itsasbehera, eta haraxe joango gara, haitzetan ibiltzera.