Itxi

Igandean

Chillida eta Oteiza berpiztuko ditu 'Amarauna'k

eitb.eus

Elizondon egingo duten Nafarroa Oinezen izango dira, baita Katxalin elkarteak bularreko minbiziaren kontra antolatu duen lasterketan ere.

Begi bat Elizondon izango du igandeko 'Amarauna' saioak, bertan ospatuko baitute aurten Nafarroa Oinez. Jon Artanok emango du euskaltzaleen festaren berri goizean zehar.

10:00etan hasiko da Nagore Telleriak gidatzen duen saioa, eta Katxalin elkarteak bularreko minbiziaren kontra Donostian antolatu duen lasterketan ere izango dira. Bertan parte hartuko duen jende ezagun, kargu publikodun eta gaixotasuna pasatu duten lagunekin hitz egingo dugu.

Bestalde, igandeko 'Amarauna'k Chillida eta Oteiza berpiztu eta elkarrekin bertsotan jartzea ere lortuko du. Unai Muñoak eta Ander Lizarraldek lortuko dute miraria.

Aspaldiko biniloei hautsa kenduko diegu Bilboko eta Gasteizko disko azoketan, eta saioa amaitzeko, blogariak.