Itxi

Larunbatean

Alternatiben hirian izango da 'Amarauna'

eitb.eus

Bestelako eredu ekonomiko, sozial, politiko eta ekologikoen hiri bihurtuko da Bilbo larunbatean. Alternatiba berezi eta interesgarrien berri izateko baliatuko du Euskadi irratiko saioak hitzordua.

Alternatiben hirian, hau da, Bilbon, izango da 'Amarauna' larunbatean. 10:00etatik 13:00era, Nagore Telleriak gidatzen duen lantaldeak alternatiba berezi eta interesgarrien berri emateko baliatuko du hitzordua.

Almeriako Palomares herria aipatu eta burura datorkigun lehen argazkia (istripu nuklearraren ostean Fraga ministroak bainua hartu zuenekoa) izango da Gorka Rubio eta Luis Jauregialtzo argazkilariekin komentatuko dugunetako bat, 49 urte geroago AEBetako Gobernuak 640 milioi euro bideratu baititu bertako ingurua garbitzeko. Auzi dezente eragiten dituzten egile eskubideez ere jardungo dugu horiekin.

Moda pasarela berezi baten berri ere emango dizuegu, Bilbon emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzen duen desfilea antolatu baitu BilbaoCentro merkatari elkarteak. Janire Azkueta modeloak kontatuko digu.

Posible al da beste mundu bat? Eredu ekonomiko, sozial, politiko eta ekologiko alternatiboen alde lan egiten duten hainbat elkartek Alternatiben Hiri bihurtuko dute Bilbo larunbatean eta jai-giroan. Bertan izango da Gorka Otaegi lankidea, besteak beste, plastikorik gabe bizitzen ikasteko eta haurrek beren eskubideei buruz egingo duten batzarraren berri emateko.

Nepalen izan den Aitor Zarragoitiaren bizipenak entzuteko parada ere hartuko dugu larunbatean. Nazioarteko erronda ixteko, Vanessa Rodriguez eta Mikel Rotaetxe berriemaleekin, besteak beste, hegazkinean erditu den txinatarraren aferaz eta hegazkinetako azafata hasiberriei egiten dizkieten txantxei buruz arituko gara.

rituko gara.