Itxi

Igandea

Hilerri bereziak eta New Yorkeko maratoia, 'Amarauna' saioan

eitb.eus

Santu Guztien egunean, orain arte ohikoak ez ziren hilerriak bisitatuko ditugu New Yorkera jo aurretik. Bertako maratoian parte hartuko duen Juan Mari Aldanondorekin hitz egingo dute.

Santu Guztien egunean, Derioko hilerria bisitatuko du 'Amarauna' saioak. 'Oroimenaren basoa' ari dira prestatzen hildakoen errautsak gordetzeko, eta lanak zertan diren kontatuko dute Bilboko Udaleko arduradunek. Donostian, berriz, Aieteko jauregia eskaini nahi du Udalak hileta zibilak egiteko, eta asmoa zertan den kontatuko dute 'Amarauna' saioan, 10:00etan.

New Yorkeko maratoia jendetsua izango da aurten ere. Igandean bertan da zita, eta 50.000 lagun arituko dira korrika. Juan Mari Aldanondorentzat New Yorkeko lehenengo maratoia izango da, eta harekin hitz egingo dute. Jabier Maurolagoitia enpresa gizona izango du laguntzaile. Bera ere parte hartutakoa da, baina aurten lanak eraman du New Yorkera. Biekin osatuko dute jarduna igande goizean.

igande goizean.