Itxi

Larunbatean

Txapela jartzeaz arduratuko den Iñaxi Etxabe, larunbateko 'Amarauna'n

EiTB

EiTB

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan irabazleari txapela jartzeaz arduratuko den 83 urteko bertsolaria da Iñaxi.

Ez dakigu nork irabaziko duen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Bai, ordea, garaileari txapela nork jantziko dion: Iñaxi Etxabek. 1933an Oikian jaiotako bertsolariak kontatuko digu zer zen duela hamarkada batzuk emakume izanik gizonek gobernatutako plazetan aritzea.

Ba al dute zerikusirik pilotak eta filosofiak? Galdera horren erantzuna emango digu filosofia ikasketak egiten ari den Iñaki Artola pilotariak. Filosofeatu ostean, koktel batzuk dastatzeko parada ere izango dugu Donostiako Astoria 7 eraikinean kokteleria zabaldu duen Yoli Troitiño-rekin.

Aste honetan kirioak dantzan ibili diren Star Wars zaleekin ere egin dugu hitzordua. Sagaren 7. filma estreinatu orduko ikusi duten lagunek pelikulak zein emozio eragin dizkien kontatuko digute (spoilerrik gabe).

Olentzero buru-belarri lanean ari den egunotan, aurten bere laguntzaileek ikatza nondik hartuko duten ere deskubrituko dugu larunbateko 'Amarauna'n.

n.

Informazio gehiago (2)