Igandean
Indarkeria matxista kasuen berri emateak dituen ondorioez, 'Amarauna'n
Euskadi Irratia
EiTB
Isabel Marzabalen tesiaren arabera, indarkeria matxista kasuek komunikabideetan presentzia izateak kasuak areagotzen ditu.
Indarkeria matxista kasuak komunikabideetan argitaratzeak kasuak ugaltzen dituela ondorioztatu du Isabel Marzabal kataluniarrak bere tesian. Gaiaz hitz egingo digute Maite Asensio kazetariak eta Rosa Martin Sabanis EHUko irakasleak.
Mariví Bilbao eta Lourdes Iriondok burua altxa eta bertsotan ariko zaizkigu Unai Muñoa eta Ander Lizarralderen eskutik.
Britainia Handiak berriz ere kinkan jarri du Europar Batasunaren “batasuna”. Erreferenduma tarteko, Brexitaren mamuak eragin dituen aldaketez eta ondorioez arituko zaizkigu Jon Lamarka eta Mikel Rotaetxe.
Amaitzeko, “asteko tarterik onena”: blogariak. Aste honetan: Ana Malagon, Haritz Rodriguez eta Patxi Huarte.