Itxi

Larunbata

Eta orain zer? Ikasleak ataka estuan, larunbateko 'Amarauna'n

Euskadi Irratia

EiTB

Honez gain, birziklapena, txakolina eta bidaiak izango ditugu hizpide, besteak beste.

Kezkatuta ibiltzen dira DBH eta Batxilergoko azken urteko ikasleak urte sasoi honetan. Hurrengo ikasturtean zer egin erabaki behar eta askok ez dute argi izaten. Estuasun hori bizitzen ari diren bi ikasle eta arazoari irtenbidea bilatzen laguntzen dieten bi orientatzaile gonbidatu ditugu Amaraunera.

Bestelako labirintoan murgilduta ibiliko da Jon Garate lankidea: Birziklalaberintoa-n. Topatuko al du irteera?

Bitartean, Alimentaria Bartzelonako elikadura azokan aurkeztuko dituzten euskal jaki berriak probatuko ditugu Dani Lasaren laguntzaz: txakolin gorria, txakolin aparduna eta gindilak tenpuran.

Nazioarteko erronda, berriz, New York eta Mexikon barrena egingo dugu Gari Udabe eta Iñigo Bilbaorekin.

go Bilbaorekin.

Informazio gehiago (2)