Igandea
Lana banatzeko proposamena, Langilearen Nazioarteko Eguneko 'Amarauna'n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, Dantzaren Nazioarteko Egunaz eta kafeak eragiten duen dependentziaz mintzatuko gara 'Amarauna'n.
Langabeziari aurre egin eta lana dutenei karga arintzeko proposamena egin berri du Banatuz ekimenak. Bertako partaide da Luzio Tobar. Gai berari helduko dio Iñigo Lamarkak ere. Lana lortu berri duen taxista bat ere gonbidatu dugu, langilearen egunean lanaren apologia egiteko.
Langileena ez ezik, dantzaren eguna ere bada maiatzaren 1a. Donostian, arratsaldez egingo dute Dantzaren Nazioarteko Eguneko XX. gala Victoria Eugenian, eta entseguetara gerturatuko da Arantxa Arza lankidea, besteak beste, bezperan Gipuzkoako Errebelazio Saria jasoko duen Hodei Iriarterekin solasalditxoa izateko.
Kafearen atzaparretatik askatu diren bi lagunen testigantza ere entzungo dugu. Hilabete exkax daramate kafe greba egiten eta kaferik gabeko munduan nola moldatzen diren kontatuko digute Xabi Aizpurua eta Kepa Maiz-ek.
Blogariekin amaituko dugu aste honetan ere futbolak laburtuko digun igandeko Amarauna.