Itxi

Larunbatean

Sakabanaketaren kaltetuak, larunbateko 'Amarauna'n

Euskadi Irratia

EiTB

Honez gain, 'Emusik' jaialdiarekin bat egin eta irakaskuntza nomadaren nondik norakoak ezagutuko ditugu larunbateko saioan.

Hilean behin joaten da Cantabriako 'El Dueso' presondegira aita bisitatzera. Naike da bera, 2009an Batasuna berritzen saiatzeagatik kartzelaratutako Rafa Díez Usabiagaren semea. Larunbatean, aitaren gartzelaldiaz hitz egingo digu. Eta ondoren, beste aita bat. Bi alabak hartuta, bi asterik behin Castellóra bisitan joaten dena. 1172 kilometro egiten ditu 11 eta 6 urteko haurrekin, bikotekidea bisitatzeko.

Asteburuari soinu-banda jarriko dion 'Emusik' Europako Musika Ikasle Gazteen Topaketari ere erreparatuko diogu. Donostia 2016ren harira, Europa osoko 8.500 ikasle, Euskal Herria eta Errioxako 59 herritan ostatu hartuta emanaldiak eskaintzen. Horietatik 50, Lasturko Aterpetxean dira. Bertako plazan egin dituzte entseguak. Aterpetxeko arduradunak kontatuko dizkigu egonaldiaren nondik norakoak.

Ondoren, Olatz Orozko irakasle nomada etorriko zaigu. 'Il Circo Italiano'ko seme-alaben irakasleetako bat da, eta besteak beste, zirkuko bizitza nolakoa den kontatuko digu 'Amarauna'n.

Amarauna'n.

Informazio gehiago (2)